Irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, 1988. urtetik bere helburu bakarra kirol hau bultzatu eta maila guztietako surfa irakastea izan duena. Berritutako eskola eta elkartearekin, instalazio ezin hobeak eskeintzen ditugu: gela berezi bat surfeko bideo eta aldizkariak irakurtzeko, aldagela handiak, dutxa beroak, kalitate bikaineko materiala.
Zarauzko eskoletako neska-mutilek surf entrenamenduetan parte hartzea da Zarauzko Surf Elkarteak dituen helburu garrantzitsuetako bat. Horregatik sortu genuen irakaskuntza egitasmo bat, herriko neska-mutilek kirol honek duen testuingurua ezagutu ahal izan dezaten. Itsasoa eta olatuak.