Bazkide agurgarria,
2015-2016 denboraldian, Zarauzko Surf Elkarteak, urte osoko entrenamendu talde bat osatu nahi du astero 3 orduko saio bat burutuz. Horrez gain, taldekideek Kantauri Surf Ligan parte hartu ahal izango dute, inguruko olatu ezberdinetan taldeka lehiatzeko aukera izanez.
Guztia azaltzeko, datorren ostegunean irailak 24, arratsaldeko 7tan, bilera bat burutuko dugu Zarauzko Surf Elkarteko bilera aretoan, interesatuta zaudetenak bertara azaltzera gonbidatuz.
Ostegunean ikusiko garelakoan,
ZSE