8. jardunaldia: Bi bisitariak garaile Zurriolako hondartzan burututako saioetan.

8. jardunaldia: Bi bisitariak garaile Zurriolako hondartzan burututako saioetan.

Erdialdeko liga azken txanpan da eta 8. jardunaldian estu jarraitzen dute gauzek lehenengo bi sailkatuak etxetik kanpo irabazita. Olatu iragarpena txarra izan arren, Zurriolan metro erdiko olatu jostagarriak altxa dira eta arraunketa saioa ekidin dute lau taldeek.

 Lehenengo saioan, Zurriola Surf Eskolakoek, Zarauzko Surf Elkartea hartu dute. Bertan, etxekoek oso talde gaztea osatu dute, harrobikoak hurrengo urteetarako trebatu asmoz, Zarauztarrak ordea azken jardunaldietan ohiko bihurtu diren Iriondo, Vitoria eta Susperregi eraman dituzte besteak beste. Uretan ongi aritu dira Zurriola Surf Eskolakoak eta 25 puntu batzea lortu dute, baina ZSElkartekoak sasoian daudela erakutsi dute saioa 37 puntuko emaitzarekin irabaziz.

 Bigarren saioan, ligako lehenengo postua eta azkenengoan dauden Pukas eta Patris Surf Eskolak lehiatu dira. Bertan etxeko taldeak (Patris Surf Eskolak) saio polita burutu du 25 puntu batuz, baina Pukasekoek ez dute huts egin eta 34 punturekin saioa irabaztea lortu dute.

 Gauzak honela, lehenengo postuan Pukas eta ZSElkartekoak jarraitzen dute. Hurrengo astean, azken aurreko jardunaldia burutuko da eta bertan ZSElkatekoek hartuko dute atseden. Hau dela eta, Pukas Surf Eskolak Erdialdeko liga irabaz dezake, jardunaldian Zurrunbilokoen aurka gailentzen badira, 3 puntuko aldea eskuratuko bailukete.

 

servicios_ola Ikusi sailkapen nagusia

servicios_ola 8. jardunaldiko emaitzak: Pukas Surf Eskola vs Patris Surf Eskola

servicios_ola 8. jardunaldiko emaitzak: Zarauzko Surf Elkartea vs Zurriola Surf Eskola

leave a comment

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies