Debako Zurrunbilo taldea menpean hartu ondoren, liga bere esku dauka Pukas Surf Eskola taldeak. Izugarri lehiatu dira liga osoan zehar eta azken jardunaldira azaldu eta puntu bat gehitzearekin, eskuratua luke KSL2015ko finalerako txartela.
Zarauzko Surf Elkarteak atseden hartu du aste honetan, eta sailkapenean gertu direnak ez dute hutsik egin 2m-ko olatu onetan burututako saioetan. Pukasekoak, erakustaldia eman dute beste behin, Merino, Azpiroz eta Baru-k 9 puntu burutu dituzte, guztira 40 puntuko saio ikusgarria burutu eta Debatarrak mendean hartuta.
Zurriola Surf Eskolakoak ere bigarren postua eskuratu nahi dutela erakutsi dute eta Patris Surf Eskola garaitu dute 33-26 puntuko emaitzarekin.
Gauzak honela, Zarauztarrek bigarren postua lehiatu beharko dute Zurriolakoekin azken jardunaldian. Azken jardunaldi hau, EHSFko zirkuituko lehenengo probarekin batera lehiatuko da Donostiako Zurriola hondartzan, eta bertan Euskal Herriko surflari onenekin batera ondorengo taldeak lehiatzen ikusteko aukera izango da.
9. jardunaldiko emaitzak ikusi: Pukas Surf Eskola vs Zurrunbilo Ur Elkartea
9. jardunaldiko emaitzak ikusi: Zurriola Surf Eskola vs Patris Surf Eskola