Taldeak prest dira beste urte batez taldekako lehia honi hasiera emateko eta aurtengo edizioan sei talde lehiatuko dira, 12 jardunalditan zehar beraien arteko liga erregularra osatuz.
Aurtengo urteko edizioan, Zarauzko Surf Elkartea ageri zaigu faborito nagusi bezala, aurreko urteko finalisten bajak direla eta. Hala ere, aniztasun bonifikazioak aurten handiagoak direla eta, beste taldeei ere aukerak asko zabaltzen zaizkie, kategoriak osatzea lortzen badute.
Aste santuak pasa ondoren ezagutuko da aurtengo talde garailea, bitartean ikuskizuna eta giroa ziurtatuta daude.