Crossfit metodoa

Crossfit metodoa

Atsegin handiz aurkeztu nahi dizuegu CROSSFIT metodoari buruzko 5. mintegia. Geroz eta ezagunagoa eta erabiliagoa da entrenamendu modu hau. Entrenamendu mota eraginkor honi buruzko mintegi hau, profesional zein interesa duten guztientzat zuzendua dago.

Bi orduko saio teorikoan sistema honen ezaugarri nagusiei buruzko azalpena eta eztabaida zabalduko dugu.

Azalpen nagusia garatuko duena, Alejandro Rodríguez (CrossFit Level 1 ziurtagiria duena eta CrossFit Coaches prep’s course + Endurance trainer dena) izango da azalpen nagusia garatuko duena, elikaduraren eremuan “ Zona”-ri bide emanez.

Txostengilea:

Alejandrok kirol hau Estatu Batuetan ezagutu zuen, herrialde guztia zeharkatuz ari zela,energia berriztagarriekin lanean ingeniari gisa. Lehen ziurtagiria Nevadako unibertsitateanlortu zuen, bigarrena Neurenbergen(Alemania) eta hirugarrena Madriden. Estatu Batuetanbizi zen bitartean, 25 box baino gehiagotan entrenatu ahal izan zuen, ezaguera sakon eta ikuspegi zabalekoa bereganatuz.

Lekua:

“Basoa CrossFit”. Aurreko mintegiak Herrialde Kataluniarretan egin ondoren, Euskal Herrian egiteko erabakia hartu dugu. Gainera, hondartza bertan edukita, Beach workout saioa egitea aurreikusten dugu.

Prezioa: Mintegia dohainik izateaz gain jateko zerbait eskainiko da. Baina zera egin beharko duzu 1.- Mintegian parte hartzeko nahia arrazoitu beharko duzu. Horrela, bakoitzaren jakin-mineta interesaren arabera 30 partaideen zerrenda osatuko da. Kanpoan geratzen denak hurrengo mintegi arte itxaron beharko du.

 

Hautatua izan baina azken unean ezingo balu parte hartu, arren 48 ordu baino lehenadieraztea eskatzen diogu, beste bati bere lekua utzi ahal izateko.

 

Info eta erreserbak: BasoaCrossFitZarautz@yahoo.com

Zuen zain izango gaituzue hurrengo larunbatean, Martxoaren 18, goizeko 10:00tan Boxean.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies