Hondartza garbiketa

Hondartza garbiketa

Maiatzak 13 ostirala, arratsaldeko 17:00etan, zarautzko 46 gaztetxo hurbildu ziren Zarautz Surf Elkarteak Surfrider Fundazioaren babesarekin antolatu zuen Hondartza Garbiketako ekitaldira.

Z.S.Etik gure ingurumenaren zaintza eta babesaren garrantzia helarazi nahi izan diegu gure gaztetxoei. Horretarako, ekintza joku moduan aurkeztu zitzaien. 6 taldetan banatu genituen eta jasotzen zuten zaborraren artean 5 kasu berezi aurkitu behar zituzten (Y itxurako zerbait, berrerabilgarria den zerbait, baliotsua den zerbait, arriskutsua den zerbait eta zer zen ez zekiten zerbait). Eguraldia lagun, irrifar eta giro atseginean talde bakoitzak bi poltsa handi bildu zituen.

Lan ederraren ostean Z.S.E kanpoan meriendatxoa eman zitzaien. Ondoren, Espainiako Surf Federaziokoak, surf entrenatzaile nazional titulua ateratzen ari ziren begiraleekin praktikak egin bahar zituztela aprobetxatuz, hondartza garbitzera animatu ziren 24 gaztetxok, surf ikastaro bat jasotzeko aukera izan zuten.

Ingurumenaren zaintza eta babesaren baloreak, jai giro eta kiroltasunean landu genuen. Z.S.E tik mila esker ekintzara animatu ziren zarauztar guztiei.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies