Geroz eta jende gehiago dabil olatu handien munduan sartuta, surf trajeak ere garatzen doaz… baino benetan badakigu zein den arriskua olatu handietara sartzen geranean? Ba al dakigu zer egin gauzak gaizki ateratzen direnean? Segurtasuna ezinbestekoa da kirol guztietan eta oraindik gehiago hain famatua egiten ari den olatu handien modalitate honetan.
Hori dela eta, azaroak 25 ostirala, arratsaldeko 19.00etan Andoni Fernández Ostolaza eta Julen Larrañaga edukiko ditugu olatu handien inguruko segurtasun oinarriak ezagutarazten eta beraien esperientzia kontatzen. Beraiekin batera Imanol Yeregi surflaria edukiko dugu ere gonbitadu bezala.
Bai olatu handiak hartzen dituztenak eta baita gai honetan interesatuak daudenak ere gonbidatuak daude Patagonia dendara hurbiltzera eta gai honen inguruan pixka bat gehiago ikastera.
*Etortzen diren guztiok %10 bateko deskontua edukiko dute.