Ikastaro teoriko-praktiko honetan ur-inguruan sor daitekeen edozein larrialdi egoeretan jokatzeko ezagutzak eskuratzen dira. Igerilekuko praktiken bidez biktimarengana gerturatzeko, arrastatatzeko eta uretatik modu seguruan ateratzeko trebatzen da ikaslea.
Lehen Sorospeneko klase teoriko eta praktikoekin, ingurune honetan sor daitezkeen lesio nagusien aurrean suspertze maniobrak eta beharrezkoak diren asistentziak burutzen ikasten da.
Ezagutza errazak eta erabilgarritasun handikoak dira. Bereziki hondartzetan edo igerilekuetan zaintza edo arreta lanak egingo dituztenentzat.
Ikastaro honetan sartzeko, oinarrizko sorospen titulua indarrean izan behar da.
Informazio orokorra:
Informazio gehiago: Hemen