10. jardunaldia: Pukas Surf Eskola Erdialdeko ligako garaile.

10. jardunaldia: Pukas Surf Eskola Erdialdeko ligako garaile.

Asteburuan jardunaldira azaltzearekin nahikoa zuten eta horrez gain saio bikaina burutu eta finalerako aurkari sendo direla erakutsi du Pukas taldeak. Zurriola Surf Eskolakoak izan dituzte aurkari eta erdialdeko lehiari amaiera bikaina emateko moduko saio parekatu eta ikusgarria burutu dute biek. Hasieran Zurriolakoak jarri dira aurretik, Noa Iturrepeak burututako erreleboarekin, baina saioak aurrera egin ahala, berdintasun handia ikusi ahal izan da, azkenean puntu bakar batez ligako txapeldunak gailenduz.

Beste saioan, Zarauzko Surf Elkartea eta Debako Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea lehiatu dira. Zarauztarrek talde oso gaztea osatu dute, Amatrian anaiak tarteko, eta Zurrunbilokoek aldiz talde osoa osatu dute beste behin, kategoria guztiak osatuta. Azken emaitza 30-26 izan da Zarauztarren alde.

Gauzak honela, ez da aldaketarik egon sailkapen nagusian eta Pukas Surf Eskola taldeak irabazi du Erdialdeko liga. Aniztasun sariari dagokionez, sari hau Debatarrentzat izan da, jokatutako saio guztietan kategoria guztiak osatuta. Azkenik, Zarauzko Surf Elkarteak, antolakuntza sariarekin konformatu behar izan du finaletik kanpo geratu ostean.

Finalari dagokionez, hau Irailaren 26an burutuko da Elkartearteko txapelketan, Sopelan. Bertan Mendebalde eta Erdialdeko garaileak lehiatuko dira: Bakio Surf Taldea eta Pukas Surf Eskola. Giro ona eta ikuskizunaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu.

servicios_ola Ikusi sailkapen nagusia

servicios_ola 10. jardunaldiko emaitzak: Pukas Surf Eskola vs Zurriola Surf Eskola

servicios_ola 10. jardunaldiko emaitzak: Zurrubilo Ur Elkartea vs Zarauzko Surf Elkartea

leave a comment

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies